Euskal Jaialdiak herri-kirolen aberastasuna erakutsiko du domeka arratsaldean
2017/06/17
19:54
eta kitto!
24 urte dira Euskal Jaialdia egiten hasi zela San Juan egiatarauaren barruan eta indartsu jarraitzen du herri-kirol modalitateen poupourria erakusten. Hasieratik kalerik egin gabe Ernesto Ezpeleta “Bihurri” hor izango da aurten ere, Hodei bere semearekin eta Goizeder Beltza, Jokin Alkizalete, Ioritz Gisasola eta Alex Txikon alpinistarekin aizkolarien zerrenda osatzen. Harrijasotzaileak, bestalde, Agustin
Landarbide, Karlos Aretxabaleta eta Joseba Ostolaza izango dira, Udane azken honen alabarekin batera. Aretxabaletak Iparraldeko jokoen erakustaldia egingo du (lastoa altxatu eta jaurti, ingudearekin...) eta Alkizaletek, bestalde, bere maisutasuna erakutsiko du altueran mozten: “Bost metrora igo eta altuera horretan moztuko du enborra”. Jaialdia hasteko lan konbinatuen txanda izango da, “bai aizkolariak eta baita harrijasotzaileak ere euren jardunean esku bakarra erabilita, harri desberdinak altxatuz eta bestelako modalitateak nahastuz”. Proba nagusian hiru lagunez osatutako hiru talde osatuko dira eta hainbat probei egin beharko diete aurre, lasterka hainbat itzuli eginez amaituko den saioan. ...eta kitto!-ko antolatzaileen esanetan, “jaialdiaren iraupena ordu eta laurdenetik ordu eta erdirako tarte horretan mugituko da eta ez da, ez, aspertzeko astirik egongo”.