Ipurua klubeko gimnastak Euskalgym txapelketan izan dira

Kadeteek egin zuten lan txukunena, 4. postuan amaituz; jubenilak 9. izan ziren eta infantilek 52. amaitu zuten
Ipurua klubeko gimnastak Euskalgym txapelketan izan dira
2025/11/05 12:41
eta kitto!

Gimnasia Erritimikoko Ipurua klubeko gimnastek BEC-en jokatu zen Euskalgym txapeketan hartu zuten parte asteburuan. Euren artean, kadeteek lortu zuten posturik onena, 4. amaitu zutelarik. Jubenilak 9. izan ziren eta infantilek 52. amaitu zuten.

Datorren zapatuan, Tolosako txapelketari egin diete aurre klubeko hiru taldeek eta azaroaren 9an Eibarren jokatuko den San Andres Txapelketa prestatzeko balio izango die. Guztira, 300 gimnasta baino gehiago etorriko dira Eibarko kiroldegian 10:00etatik 18:30era jokatuko den torneora.