Euskal Jaiko kantu-afarirako eta herri-bazkarirako txartelak salgai
2018/05/07
14:03
eta kitto!
Eibarko Klub Deportiboko Kultura Batzordeak antolatzen duen Eibarko Euskal Jaiaren 53. edizioa abian da dagoeneko eta hilaren azken asteburuan egingo diren ekitaldi jendetsuenak forma hartzen hasi dira. Horrela, asteburu horretan egingo diren kantu-afarirako (hilaren 26an, 21:30ean) eta herri-bazkarirako (hilaren 27an, 14:30ean) salgai jarri dira Klub Deportiboan eta maiatzaren 21era arte eskuratu ahal izango dira. Ekitaldi bietan inguruko baserrietako produktuak erabiliko dira eta pre- zioa ere merkea izango da (12 eta 10 euro), aurreko urteetako berbera.