Euskal Jaiko kartelen erakusketa zabalduko dute gaur 19:00etan Topalekun
Eibarko Klub Deportiboaren mendeurrenaren ospakizunen barruan antolatu duten erakusketa martxoaren 3ra arte egongo da ikusgai. Sarrera tabernako atetik izango da.
2024/02/16
12:20
eta kitto!
Gaur arratsaldean, 19:00etan zabalduko dute erakusketa berria Arrate Kultur Elkartearen Topalekun, “luntx txiki batekin lagunduta”. Gaurtik hasita eta martxoaren 3ra arte Euskal Jaiko kartelak ikusi ahalko dira, taberna zabalik dagoen ordutegian (sarrera bertatik egin beharko da). Klub Deportiboaren mendeurrenaren ospakizunen barruan kokatzen da erakusketa. 1965ean egin ziren I. Euskal Jaiak Eibarren eta, 2015ean Urrezko Ezteiak ospatu eta gero, aurten 58. ediziora ailegatuko dira.