Euskal Ligari eusteko emakumezkoen Mek B - Egia lehia bihar Ipuruan

Zapatuko partidu hori oso garrantzitsua izango da talde bientzat, mailari eusteko lehian aurkari zuzenak baitira
Euskal Ligari eusteko emakumezkoen Mek B - Egia lehia bihar Ipuruan
2025/03/14 10:40
eta kitto!

Eibar Eskubaloiko emakumezkoen bigarren taldeak, Euskal Ligan jokatzen duen Mek B ekipoak, azken jardunaldian etxetik kanpo garaipen handia lortu ondoren, Ipuruan Egia Baztarre taldea hartuko du bihar, 18:30etik aurrera. Zapatuko partidu hori oso garrantzitsua izango da talde bientzat, mailari eusteko lehian aurkari zuzenak baitira. Bisitariek joko-erritmo altua ezartzen dute; beraz, funtsezkoa izango da eibartarrentzat partidua hasieratik kontrolatzea. 

Jardunaldi erabakigarria izan daiteke baita 1. Nazional Mailako sailkapeneko goiko aldean dauden taldeentzat ere, Anaitasuna-Zaragoza bi lehenengoen arteko partidua jokatuko baita, Mek Eibar Eskubaloiak beti talde zaila bihurtzen den Tolosari bisita egingo dion bitartean. Tolosarrek ezustekoa eman zuten Zaragozaren aurka eta trantsizioetan duen abiaduragatik eta jarraikortasunean duen joko bikainagatik nabarmentzen dira.