Euskal Telebistako Kantugiro karaoke-saioak lehiakideak behar ditu Eibarren

Euskal Telebistako Kantugiro karaoke-saioak lehiakideak behar ditu Eibarren
2015/06/11 00:00
eta kitto!

Euskal Telebistako `KantuGiro´ saioa Euskal Herriko jairik esanguratsuenen giroa eta karaokea uztartzen dituen programa da. Eibarren ekainaren 21ean izango dira, 16:00etatik aurrera, eta Zuriñe Hidalgo kantari eta aurkezleak gidatuko du. 14 urtetik gorakoa izatea eta oholtza gainean kantatzeko lotsarik ez izatea dira parte hartzeko baldintzak. Banaka ala bikoteka abestu ahal izango da eta saria 150 eurokoa izango da.
Saioan parte hartzeko 626 18 14 17 telefonora deitu edo whatsappa bidali dezakezue; nahiz izanez gero, emaila bidali: kantugiro@eitb.eus