Euskalduntze kanpaina berezia Eibarko merkatari eta ostalarientzat euskaltegietan

Euskalduntze kanpaina berezia Eibarko merkatari eta ostalarientzat euskaltegietan
2021/09/21 10:38
eta kitto!
Eibarko Udalak Udal Euskaltegiarekin eta AEKrekin lankidetzan herriko merkatariak eta ostalariak euskalduntzeko baldintza bereziak eskaintzen ditu.

Aukera paregabea da, euskaraz ikasi edota euskara maila hobetzeko.

Bezeroek oso kontuan hartzen dute zein hizkuntzatan egiten diegun berba. Izan ere, norbere hizkuntzan hitz egiten digutenean erosteko aukerak handitu egiten dira, konfiantza eta gertutasuna transmititzen digutelako.

Eibarko dendari edota ostalariek matrikularen erdia bakarrik ordaindu beharko dute Udal Euskaltegian edo Eibarko AEKn matrikulatzen direnenan.

Bete beharreko baldintzak honako hauek dira:

  • Eibarren erroldatua egon

  • Establezimendua Eibarren egon


Interesatuek informazioa Udal Euskaltegian (943 200 912 / euskaltegia@eibar.eus) edota AEKn (943 201 379 / eibar@aek.eus) eskatu dezakete.