Euskalgintzako ordezkariek eta alkateak lankidetzarako hitzarmena sinatu dute
2012/05/09
00:00
eta kitto!
Aste Santu aurretik herriko beste elkarte eta taldeetako ordezkariek egindakoaren bidetik, gaur 20.00etan sinatu dituzte 2012rako lankidetza hitzarmenak euskalgintzari lotutako elkarteek eta Udalak. Ekitaldira AEK Euskaltegiko, Badihardugu Euskara Elkarteko eta …eta kitto! Euskara Elkarteko ordezkariak gerturatu dira eta, alkatearekin batera, bakoitzarentzat prestatutako hitzarmena sinatu dute. Deba Beheko Bertso Eskolako ordezkaririk ez da agertu, baina eurek ere lankidetzareko hitzarmena sinatuko dute beste egunen batean. …eta kitto! Euskara Elkartearen izenean Igone Lamarain presidenteak sinatu du agiria.