Euskaltegietako irakasleen soldata %36 igotzen lagunduko du Jaurlaritzak
2021/04/14
17:31
eta kitto!
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta gizarte ekimeneko euskaltegien sektoreko ordezkariek euskaltegi pribatuetako finantzazio sistema berria aurkeztu dute gaur. Sinatutako akordioaren arabera, helduen euskalduntzean lan egiten duten irakasleei lan orduak gutxituko zaizkie eta soldata hobetuko zaie. Egun jasotzen duten diru laguntza baino 10 milioi euro gehiago jasoko dituzte euskaltegiek; lau urtean % 36 hobetuko da irakasleen soldata eta % 26,5 jaitsiko da urteko eskola-ordu kopurua. Dirulaguntza gehigarri honen helburua irakasleen lan baldintzak hobetzea da helduen euskalduntzean jardutea erakargarriago izateko. Irakasleen lan baldintzak hobetzea lehenesten duen egitasmoa da gaur Bilbon, Euskadiko Artxibo Historikoan, aurkeztu dena.
Ikasturte honetan 22,4 milioi euro bideratu dira euskaltegietara, eta 2024-2025ean 32 milioi euro izango dira. Hau da, 10 milioi euro emendatuko da Jaurlaritzaren inbertsioa. Gaur egun bezala, Habek bideratuko ditu diru laguntza horiek, eta euskaltegien finantzaketa publikoa, %63koa izan ordez, %70ekoa izango da. Lau urteko epean, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako irakasleek jasotzen duten 25.000 euroko soldata 34.000 eurora igoko litzateke, eta 1.000 eskola ordutatik 809 ordura jaitsi.
Azken urteetan nabarmena izan da helduen euskalduntzean lan egiten duten irakasleen kopuruaren jaitsiera. 2011-2012 ikasturtetik aurrera, urtez-urte helduen euskalduntze sistematik “ateratzen” diren irakasleen kopurua “sartzen” direnena baino handiagoa izan da. Azken ikasturtean, 10 irakasletik batek utzi egin du helduen euskalduntzea. Nabarmena da gainera euskaltegietan lan egiten duten irakasleen zahartze prozesua eta ordezkapena ez dela nahi bezala gertatzen ari, irakasle gazteak ez dira, behar den neurrian, helduen euskalduntzean barneratzen. Arrazoiak bat baino gehiago dira baina euskaltegi pribatuetako irakasleek, udal euskaltegietako irakasleekin alderatuz, lan-baldintza eskasagoak dituzte, bai soldata eta bai lan orduei erreparatuta. Hurbiltzen diren irakasle berri gehienek hezkuntza sareko beste eremu batzuetara alde egiten dute. Guzti horri aurre egiteko euskaltegi pribatuetako irakasleen lan baldintzak hobetzeko konpromisoa du Eusko Jaurlaritzak.