Euskara jakitetik salbuetsi du epaitegi batek Eibarko udaltzain lanpostua
Udaltzain lanpostura aurkeztutako hautagaietako batek helegitea aurkeztu zuen, udaltzain lanetan 30 urte daramatzala euskaraz jakin gabe eta euskara eskakizun "baztertzailea" dela argudiatuta.
2024/04/19
18:13
eta kitto!
Donostiako Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiak Eibarko udaltzain lanpostu baterako euskara-eskakizuna bete beharretik salbuetsi ditu hautagaiak ezohiko egonkortze deialdi batean, hautagaietako batek jarritako helegitea partzialki onartu izan delako.
Orain, Donostiako epaitegiak arrazoia eman dio helegitea aurkeztu zuen hautagaiari eta Eibarko Udalari pertsona horren merituak kontuan hartzeko agindu dio, prozesuan euskararen ezagutza "baztertzailea izan gabe”.
Ebazpen judizial honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkeztu ditzakete aldeek 15 eguneko epean.