Kalitatea, konfidantza, bertakoa... euskaraz, hori saltzen dugu!

Kalitatea, konfidantza, bertakoa... euskaraz,  hori saltzen dugu!
2020/05/05 08:26
eta kitto!
Egoera zaila  eta aldakorra denez, egokitzeko gaitasuna izango da duda barik aurrera egiteko gakoa.

Eibarko dendari eta tabernariek ondo dakizuenez, ...eta kitto! Euskara Elkartearen babes osoa duzue, eta herritarrek #nikEibarrengastaukot kanpainaren bidez adierazi zizueten bezala zuekin gaude eta egongo gara.

Euskeraz Primeranek eskaintzen duen DOAKO ITZULPEN zerbitzuaz baliatu eta sare sozialen bitartez zabaltzen dituzuen mezuak, zerbitzu berrien eskaintzak, menuak, prezioen zerrendak… euskeraz ere eman.

Ekonomia zirkularraz ari gara, hemen saldu, bertan erosi,… ezinbestekoa da beraz bertako hizkuntza erabiltzea, konfidantza ematea… Euskerak haratago heltzen lagunduko gaitu, eta gehiago eta hobeto saltzen.

GIF-2020-05-04-19-46-19

Gurekin harremanetan jartzeko elkartea@etakitto.eus edo normalizazioa@etakitto.eus

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x3001