Euskarak denon konpromisioa behar du
2016/05/03
18:41
eta kitto!
Konpromisoa, grina, integrazioa, ikuspegi estrategikoa, motibazioa... bezalako hitzak entzun ditugu gaur goizean Eibarren, Portalean izandako Euskararen Transmisioari buruzko VI. Mintegian. Han bildutakoek arretaz entzun dituzte hizlariek esandakoak eta giro bikaina sortu da batutako guztion artean.
“Gazteek ez dakite euskara hizkuntza gutxitua dela” goiburua izan du UEMAko Xabi Aizpuruaren hitzaldiak.
Aizpuruak argi utzi du transmisioa ezinbestekoa dela euskararen biziberritzean. Bere esanetan, “eskola ez da nahikoa, eremu asko dago eta familiaren eragina oso inportantea da”. Herri euskaldunetako DBHko ikasleekin ikerketa egin du Aizpuruak, gaztetxoen buruetan zer dagoen aztertu du, eta ondorio nagusia da gazteek ez diotela euren buruari planteatzen euskara hizkuntza gutxitua dela eta desbentajan daudela. Oro har ez dira konsziente. DBHko 10 ikasletik 4k uste dute euskara hizkuntza gutxitua dela. Gazteen artean ez dira lantzen soziolinguistikari buruzko gaiak (elebitasuna, diglosia...) eta hau akats handia da.
“Gazteek ez dakite euskara hizkuntza gutxitua dela baina gizarteak ere ez daki. Eskolan landu beharreko gaia da, azken finean eskola baita euskararen trasnmisioaren motorra (hiztunen %80ak eskolan ikasi du euskara). Ahalegin berezia egin behar dugu hizkuntza gutxiatua delako. Kontzientzia hartzea oso inportantea dela esaten badiegu, gehiago jakingo dute. Interpretatzeko erramintak eman behar dizkiegu DBHko ikasleei. Gurasook ere paper inportantea daukagu guzti honetan, grina atera behar dugu gurasook euskara transmititzerakoan”, esan du Aizpuruak.
Jon Maia: “Gaurko emigranteak gureganatu behar ditugu”
Jon Maia bertsolariak bere bizipen pertsonalaren gainean hitz egin du. Bere familiaren jatorria (aita Zamorakoa eta ama Extremadurakoa) disimulatzen zuela aitortu du Maiak: “Abizenak esaten zirenean gaizki pasatzen nuen nik. Lotsa ematen zidaten nire aitaren eta amaren abizenek. Bertsotan ere saiatzen nintzen estaltzen nire jatorria. Nire gabetasun linguistikoarekin egin behar izan nituen lehen bertsoak eta trantzetik ahal nuen bezala irten behar nuen. lehen txapela irabazi eta gero gurasoei ez nien utzi jende aurrean ni zoriontzen, ezkutatzen ibili nintzen . Obsesioa estaltzea zen”.
25 urterekin hasi zen Jon Maia bere buruari galdetzen “zergatik matrikulatzen duten euren semea ikastola batean zamorano eta extremeña batek. Ikastolak popularrak zirelako, herritik jaiotakoak, eta nire gurasoek ekarritako kontzientziarekin bat egiten zutelako".
Maiaren ustetan, "gaur egun integrazio linguistikorako protokolorik ez badago, pentsa Francoren garaian etorri ziren horientzat..., bi komunitate kulturalak ez dira elkartu. Orduan etorritakoek ez dute euskara ikasi baina euren bilobek egiten dugu eta euskararen etorkizunaren parte gara”.
Etxe erregionalekin elkarlanean dabil azken urteetan Jon Maia eta beti Euskal Herriarekiko esker ona azaldu diotela esan du. “Euren biloba guztiek dakite euskara, euskararen ekosistemaren parte dira eta hurbilpen eta zubigintza egin behar dugula uste dut. Dena dela, estrukturalki oraindik bi mundu garela uste dut”. Elkar ezagutzea ezinbestekoa jotzen du: “Gu gara gutxituak, guk lortu behar ditugu hiztun berriak, guk daukagu beharra. Gaurko emigranteak gureganatu behar ditugu. Lehengo akats berak egiten ari gara. Jarrera enpatikoa beharrezkoa da lehengo eta gaur egungo emigranteekin. Integraziorako bide zuzenena da euskara. Elkar ezagutzea beharrezkoa da, hortik hasten da dena. Ez ezagutzeak sortzen duen beldurra gainditu beharra dugu, eta lehen egindako akatsak (mesfidantza, klitxeak...) gainditu”.
Estitxu Garai publizista eta EHUko irakasleak euskararen marka irudia eta marka nortasunari buruzko gogoeta egin du. Lehenengoa guk kontrolatu dezakegun guztia da: identidade korporatiboa, logotipoa, eskaintzen dugun produktua…. Eta bigarrena, “marka irudia”, beste gauza bat da eta sekulako garrantzia dauka: jendeak buruan duena, nola ikusten gaituzten, hain zuzen ere. Beraz, esperientziekin lotutako zerbait da. Publizistek etengabe biak berdintzeko ahalegina egiten dute, eta horri markagintza edo branding-a deitzen diote. Estitxuren esanetan, “balio batzuen gaineran erabaki behar da euskararen markagintza. Mundu globalean kokatu behar da euskara. Eta horretarako gutxieneko gizarte akordio bat egin behar da. Diskurtso egituratu bat behar da, eta sinesgarria, ezberdina eta erakargarria”.
Motibazio ideologikoak inportanteak dira hizkuntzaren ikuspegitik baina are gehiago sinbolikoak eta erreferentzialak. “Gertutasuna, bertakotasuna, konfidantza, herriaren izaera... baliabide sinbolikoak dira eta hauek hizkuntzaren bidez lor daitezke, guzti hau markaren eraikuntzaren parte da. Euskarak aktibatu ditzake konnotazio guzti hauek soilik erabilita. Gainera euskara gazteekin eta modernotasunarekin lotuta dago. Hau guztia diskurtsoan txertatu behar dugu”.
Erakundeek eta eragileek hausnarketa bat egin behar dutela dio Garaik, “diskurtso hori proiektatzeko, denon artean ikuspegi estrategikoa egiteko eta, azken batean, euskararen marka eraikitzeko”.
Donostiako Bagera elkarteko Aitziber Gurutzeagak “Egian euskaraz bizi nahi dugulako” proiektua azaldu du gaur Portalean izandako mintegian. Auzoko eragileei deitu zieten eta ezer baino lehen diagnostikoa eta plangintza egin zuten eskola barruan eta auzoan bertan. Helburua Egiako euskaldunak ahalduntzea zen. “Astebetez euskaraz bizitzea proposatu genien, eta jolas bat bezala planteatu genuen. Horretarako aholku batzuk eman genizkien: beti ere iribarrea erabiltzea (agian iribarreak izan behar du euskararen marka), lehen hitza beti euskara izatea, euren portaera inoiz ez justifikatzea... Guztira 8 astetan 170 lagunek jardun zuten, eta 63 eragile izan ziren. Zalantzarik gabe kontzientzia ariketa garrantzitsua izan da, txipa aldatzeko balio izan du”.
Elizabeth Lema Eibarko Arrateko Andra Mari ikastetxeko irakaslea da, eta bere lan orduetatik kanpo guraso talde bati euskara klaseak ematen dizkio. Bere esperientziaren berri eman digu: “Guraso batzuk eskola eta etxearen artean jarraipen bat egon behar zuela ikusi zuten eta ikastetxera etorri ziren eurendako euskara eskolak eskatzera. Txikitan ikasitakoa berreskuratu eta euren seme-alabei etxeko lanekin lagundu nahi zieten, eta, kasu batzutan zerotik hasi ziren, ezer jakin gabe”. Eliren esanetan motibazioa da guraso hauek amankomunean daukatena, ikasteko gogoa, hain zuen ere. “Gurasoak ostegunetan etortzen dira klasera, seme-alaben eskola orduetan. Asko ikasten ari dira, lotsa galdu dute eta ikasitakoa erabiltzen hasi dira dagoeneko. Euskara hitz egiten dutenetik haurrak zoriontsuago daude. Oso pozik gaude eta hurrengo ikasturtean esperientzia honi jarraipena eman nahi diogu, baina, zoritxarrez, ez dago gure esku”.
Eibarko San Andres ikastetxeko Juani Iriondo ikasketa buruak eskolan martxan jarritako Eusle metodoari buruz egin du berba. Euskararen erabilera bultzateko zerbait egin behar zutela argi zeukaten eta horregatik animatu ziren programa hau martxan jartzera. “Eusleak dira plangintza horren oinarriak, eusleak beti euskaraz hitz egin behar dute, nahiz eta berari gazteleraz egin. LH3 eta LH6 bitarteko ikasleekin jardun dugu. Argi genuen borondatezko zerbait izan behar zela, baina haur asko apuntatu ziren. Logoak eta kamisetak atera genituen eta prestigio zuen zerbait zela azaldu genien. Denek nahi zuten eusle izan, horregatik astelehenean erabaki egiten genuen zeintzuk izango ziren aste horretako eusleak eta euren argazkiak kortxoan jartzen genituen. Ostiralean hausnarketa egiten zen. Euslearen erabakiak eragina du euskararen erabileran. Zenbat eta gehiago hitz egin besteek ere gehiago egingo dute. Iruditzen zaie eusle izatea ona dela, positiboa”. Bideo batean San Andres ikastetxeko ikasleen iritziak entzun ahal izan genituen: beraien esanetan eusle izateak lagundu egin die euskaraz gehiago hitz egiteko eta euskara salbatzeko konpromiso bat hartzen dutela argi daukate.
Deñe Zabala Elgoibarko Ikastolako Guraso Elkarteko kidea da, eta horren baitan sortutako euskara taldearen berri eman du. 2014an sortu zen euskara taldea, 8 kide dira eta hilean behin biltzen dira. Euren erronkak dira gurasoen artean motibazio ekintzak bultzatzea eta euskararen erabilera ahalik eta handiena izateko gurasoen arteko harremanak aztertzea. Eskolako sarrera eta irteeran guraso asko pilatzen zirela ikusita, kartel handiak jarri zituzten eskolan bertan “izan ispilu umeentzat”, “haurrak euskaraz ari dira, eta zuek?” bezalako mezuekin. Euskara taldeak egiten dituen jarduera guztietan ere kartel hauek erabiltzen dituzte. Deñek azaldu zuenez, “ekainean, ikastolaren egunean, euskararen erabileran eragiteko bi gune jarri genituen. Konpromiso bat eskatzen genien gurasoei, joku baten bitartez. Konpromisoa hartzen zutenei piruleta bat ematen genien. Giro polita sortu genuen eta 682 pertsonek hartu zuten euskara erabiltzeko konpromisoa. Berripapera ere badaukagu, euskara hutsean, eta gurasoen whatsapp taldeetan ere eragiten saiatu gara. Errezeta bat ere egin genuen euskararen egunean. Lanean jarraitu behar dugu eta gure asmoa euskara taldean ikasle eta irakasleak ere sartzea da”.