Itxaso Martin idazlea Eibarren izango da martitzenean, "Punto bobo" liburuarekin
"Idazlearekin harixa emoten" saioan bere liburuaren gainean egingo du berba Martinek
2025/11/07
09:55
eta kitto!
“Idazlearekin harixa emoten” irakurle-taldearen martitzeneko saioan Itxaso Martin izango da "Punto bobo" liburuari buruz berba egiteko. Parte-hartzaileek aukera izango dute egileari liburuari buruzko galderak edo iruzkinak egiteko. Beti bezala, ekitaldia Portalean izango da, 19:00etatik aurrera.
Ainhoa Aldazabalek zuzenduko du saioa. ...eta kitto! Euskara Elkartearekin elkarlanean antolatutako jarduera da honako hau.