Euskaraldiaren laburpen bideoa egin du Eibarren AKEBAIk
Bideoan jasota geratzen dira aurtengo edizioan Eibarren egin diren ekintza eta bestelako ekimenak.
2025/05/30
12:22
eta kitto!
2025eko maiatzaren 15etik 25era Euskaraldiaren 4. edizioa izan da Euskal Herri osoan. Urtero bezala, Eibarren txapa jantzi eta ariketa sozial masiboan parte hartzeko aukera izan dugu. Bideo honetan jasota geratzen dira aurtengo edizioan Eibarren egin diren ekintza eta bestelako ekimenak.
AKEBAItik eskerrak eman nahi dizkiete aurtengo edizio honetan antolakuntza eta dinamizazio lanetan aritu diren pertsona, ordezkari eta entitate guztiei, bai eta parte hartu duzuen herritar guztioi ere.