Euskararekiko jarrerak eta motibazioa lantzeko hitzaldia
2012/10/03
00:00
eta kitto!
Gaur (eguaztena, hilak 3) Indianokua gaztelekuan "Euskararekiko jarrerak eta motibazioa" izenburuko hitzaldia ematen dihardu Ainara Labado …eta kitto! Euskara Elkarteko normalizazio arduradunak. Udalarekin elkarlanean antolatutako saioa bereziki Astixa aisialdi taldeko begiraleentzat pentsatutakoa da eta aurrerago beste talde batzuei zuzendutako hitzaldi soziolinguistikoak ematen jarraituko dute.