Euskararen aldeko olatua irudikatuta, eskurik esku joan da gantxilla Urkizutik Untzagara
Gaur ospatu dugu Eibarko Euskalgintzak bi urtetik behin antolatzen duen Tantanez Tantan ekitaldia. Urkizuko iturrian gantxilla urez bete eta eskuz esku, giza katean, Untzagaraino eraman dugu euskararen olatua.
2025/05/23
23:40
eta kitto!
"Nik eman, zuk jasotzeko, niri ere eman egin didatelako, guztiona delako, gurea delako. Transmisio-katea gara gu eta horrela eutsi behar diogu euskarari, bete-betea”, diote Euskalgintzako antolatzaileek. 700 lagun behar izan dira ibilbide osoa betetzeko eta eibartarrek beste behin ederto erantzun dute. Jai-giroan egin du ibilbidea gantxillak, Ustekabe txarangak eta Musika Eskolako soinu-joleek lagunduta. HEMEN DAUZKAZUE IBILBIDEAREN LEHEN ZATIKO ARGAZKIAK.