Euskararen Eguna iruditan

'Emaiozu berbia euskeriari!' lelopean ospatu dugu gaur Euskararen Eguna Eibarren
2025/12/03 21:05
eta kitto!

Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna da, eta Eibarren ere hainbat ekitaldi egin dira. Mintzodromo irekia egin da Untzagan eta 19:00etan argiak itzalita eta linternekin 'Euskal Herrian euskaraz' abestiaren koreografia egin da Untzagako harmailetan KAXA dantza taldeko kideek gidatuta. “Emaiozu berbia euskeriari!” esaldia osatu da jendearen artean eta, gero, “berbia” desagertu eta herritarrek nahi dituzten hitzak agertuz joan dira, goiburuaren aldaerak sortzeko (adibidez: Emaiozu dantza euskeriari!, Emaiozu maitasuna euskeriari, Emaiozu aniztasuna euskeriari!, etab.).

Eibarko hainbat talde, elkarte eta eragile (Eibarren Akebai, Euskalgintza taldea, …eta kitto! Euskara Elkartea, Udal Euskaltegia, AEK eta Udaleko Euskara Zerbitzua) elkarlanean aritu dira, arratsaldea girotzeko.