Euskararen Egunean... aireratu euskara Eibartik mundura
2015/12/01
00:00
eta kitto!
Albistearen izenburuan irakurtzen duzuen esaldi hori izango da Euskararen Nazioarteko Egunaren harira aurten gure herrian egingo direnentzat aukeratutako goiburu nagusia. Azken urteotako martxari jarraituta, Eibarko euskalgintzak, udalaren babesarekin, abenduaren 3an mundu mailan ospatzen den Euskararen Egunaren harira egitarau berezia prestatu du, goizetik hasi eta arratsalderaino garatzeko moduko jarduera mordoarekin. Aurtengo ekitaldiko protagonista nagusiak globoak izango dira eta, hain zuzen ere, aurtengo leloa globo horiei lotuta asmatu dute.
Egitaraua goizetik hasiko da, Untzagan egongo den Mintzodromoa martxan ipintzea-rekin batera. Bazkaltzeko ordua ailegatu bitartean, goiza herriko ikastetxe guztietako ikasleek beteko dute gehienbat, adinaren araberako taldeetan antolatuta atzera-aurrera ibiliko dira eta. Eta arratsalderako, berriz, parte hartu nahi duten guztientzat zabalik Untzagan egingo den ekitaldia prestatu dute: euskararen egunaren inguruko jaia 18:00etan hasiko da, euskal musikaren erritmora egingo den zumba saioarekin. 45 bat minutuko iraupena izango duen dantza saioa harmailetan egingo da, monitoreen laguntzarekin. Ondoren, egunean zehar DBHko ikasleek idatzitako euskararen aldeko esaldiak irakurriko dituzte eta 18:45ak aldera jendeari helioz betetako globoak banatzen hasiko dira. Denera 500 globo banatzeko asmoa daukate, 19:00etan denak elkarrekin askatu eta, airean gora joango diren globoekin batera euskara ere aireratzeko eta, horrela, "euskarari haizea, hauspoa eman eta gure aldarrikapena lau haizetara zabaltzeko. Eta, lasai, erabiliko diren globoak eta sokak ekologikoak dira eta, beraz, ez dute kutsatuko". Amaieran nahi dutenek “Euskeraz bizi nahi dut” kantuarekin dantza egiteko aukera izango dute. Eibarko euskalgintzak herritar guztiak Untzagara gerturatzera animatu nahi ditu, "Eibarren ere euskaraz bizi nahi dugula lau haizetara aldarrikatzeko".