Euskararen erabilera handitzeko lana saritu zen atzoko Merkataritza Galan
Coliseon egindako ekitaldian errekonozimendua jaso zuten herriko hainbat establezimenduk, euskararen erabilera areagotzeko hartutako konpromisoagatik
2024/11/15
14:44
eta kitto!
Eibarko ...eta kitto! Euskara Elkarteak "Euskaraz Primeran!" kanpainaren barruan lehenengoz antolatu duen ekitaldia egin zen atzo Coliseo antzokian. Bertan, euskararen erabilera handitzeko herriko hainbat establezimenduk hartutako konpromisoak betetzea saritu nahi izan dute, eta horretarako zilarrezko eta urrezko diplomak eta garaikurrak banatu dizkiete, bakoitzaren konpromiso-mailaren arabera. Nerea Ariznabarreta aktore eibartarrak aurkeztu zuen gala, eta kantatu ere egin du: Mariano Hurtadorekin batera Eibarko dendarien omenez sortu duten kantua eta beste baten bertsioa eskaini zituzten.