"Euskararen Espektakulue" monologo-saiorako sarrerak salgai
Oihan Vega eta oso harrera ona izaten diharduen Euskararen Espektakulue monologo-saioa hartuko ditu Portaleak hilaren 21ean (barixakuan), 19.30etan hasita, …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatuta. Saioa ikusteko sarrerak 3 eurotan ipiniko dira salgai gaur bertan, …eta kitto! Euskara Elkartearen bulegoan (Urkizu, 11 solairuartean) eta Kultu tabernan (hilaren 21era arte egongo da erosteko aukera). Oihan Vegak umorea eta sarkasmoa erabilita euskeraren erabileraren inguruko hausnarketa egitera gonbidatuko ditu ikus-entzuleak. Bakarrizketa komiko-ironikoa musika, kantu eta zineaz lagunduko du eta, publikoaren laguntzarekin, hainbat galderari erantzuten ahaleginduko da: zergatik praktikatzen dugu sexua erderaz? Nork daki euskaraz iraintzen? Eguneroko bizitzan zergatik jotzen dugu horrenbeste erdarara?...