Euskararen transmisioaren inguruko mintegia egingo da maiatzean

Euskararen transmisioaren inguruko mintegia egingo da maiatzean
2012/03/16 00:00
eta kitto!

Euskararen transmisioaren inguruko mintegia hartuko du Portaleak maiatzaren 8an (martitzena), ...eta Kitto! Euskara Elkarteak Udalaren laguntzarekin antolatuta. Iaz egindakoaren bidetik, mintegia irakasleei, euskara teknikariei, euskara elkarteetako beharginei eta aisialdiko elkarteetan diharduenei zuzenduta dago eta izena emateko epea apirilaren 16an zabalduko da. Egun osoko iraupena izango duen jardunaldian parte-hartu nahi duenak 20 euro ordaindu beharko ditu eta prezioaren barruan bazkaria sartuta dago. Egitaraua jarraian irakur dezakezue:


Euskararen Transmisioa. Portalean, maiatzak 8an (martitzena)
8.45- 9.00: Akreditazioa eta dokumentazioa.
9.00- 9.35: Ongi-etorria.
9.40- 10.25: “ Transmisioaren kontzeptuarekin bueltaka. Begirada bat gizarte antropologikotik” (Jone M. Hernandez. Gizarte Antropologian doktorea eta EHUko irakaslea)
10.30- 10.55: “Eman giltza: hizkuntza transmititzeko modurik naturalena”
(ALKARBIDE, Bizkaiko euskara zerbitzuen bilgunea)
11.00- 11.25: “Irungo familietan euskararen ondorengoetaratzea sendotzeko plana” (Irungo Euskara Zerbitzua)
11.25- 11.45: ATSEDENA
11.50- 12.20: “Familia barnetegiak” (AEK)
12.25- 13.10: “Hizkuntza sustatzeko tailerra, gure esperientzia” (Gemma Sanginés. Psikologoa. Tallers per la Llengua-ko bokala.)
13.15- 15.00: BAZKARIA
15.05- 16.00: “'Gurasoek nola, umeek ala?’ eta haurrek euskaraz egitea zertan datzan argitzen lagunduko diguten beste galderak” (Paula Kasares Soziolinguistikan doktorea. UPNAko irakaslea. Euskaltzain urgazlea)
16.05- 17.40: Mahaingurua: “Transmisioa: denon erronka” .
(Moderatzailea: Jaime Altuna, Urtxintxa eskolako hezitzailea)
17.40- 17.45: Agurra.