Euskararen Transmisioaren mintegirako izen-ematea barixakuan itxiko da
Maiatzaren 7an Euskararen transmisioari buruzko III. Mintegia egingo da Portalean, …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatuta, eta bertan parte hartu nahi dutenentzat izen-emateko epea amaitzear dago, aste honetako barixakua (maiatzaren 3a) horretarako azken eguna izango da-eta. Oraindik toki batzuk libre daude eta, beraz, interesa dutenek normalizazioa@etakitto.com helbidera idatzi dezakete (izen-abizenak, enpresa edo erakundea, telefonoa eta posta elektronikoa adierazita) edo, bestela, 943200918 telefonora deitu. Egun osorako mintegiaren prezioa 25 eurokoa da, bazkaria barne, eta nahi izanez gero goizez edo arratsaldez bakarrik joateko aukera ere badago (15 euro).
Egitaraua
08.45-09.00.- Akreditazioa eta dokumentazioa.
09.00-09.15.- Ongi-etorria.
09.20-09.55.- Arrue ikerketa 2011: emaitza nagusiak. Pablo Suberbiola soziologoa. Soziolinguistika Klusterra.
10.00-10.45.- Euskararen transmisioa Ipar Euskal Herrian gaur egun. Jean Baptiste Coyos. Linguistikan Doktorea eta Euskaltzaina.
10.50-11.30.- Haurrek nola, gurasoek hala? Ideietatik aplikaziora, Izaro Susperregi Urtxintxa eskolako soziolinguistika arloko koordinatzailea eta garapen pedagogikoa arloko kidea.
11.30-11.45.- Atsedena.
11.50.-12.25.- Emozioen eta euskararen transmisioa familietan: etxean zer ikusi, hura ikasi tailerra. Iñaki Pikabea. Psikologo, pedagogo eta Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan doktorea.
12.30-13.25.- Euskaldun hazi Nafarroan. Paula Kasares. Soziolinguista eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea.
13.30-15.15.- Bazkaria.
15.20-16.00.- Ahotsak.com Ikasgelan - Nagusien ahozko ondarea ikastetxeetan zabaltzeko transmisio proiektua. Idoia Etxeberria (proiektuaren arduraduna) eta Asier Sarasua (Badihardugu Euskara Elkarteko presidentea).
16.05-17.40.- Hizlariekin mahai-ingurua. Dinamizatzailea: Kike Amonarriz.
17.40-17.45.- Agurra.