‘Martin Martina eta gauekoak’ liburua aurkeztuko dute eguenean Adarabar espazioan
Durangoko Azoka ate joka dugu (abenduaren 5etik 8ra egingo da) eta, ‘Zu non, han DA!’ ekimenaren barruan, ‘Martin Martina eta gauekoak’ liburu ilustratua aurkeztuko dute Adarabar erabilera anitzeko espazioan (Portalea eraikinaren atzealdean), abenduaren 4an, 18:00etan. Amancay Gaztañga egilea eta Antxiñe Mendizabal egongo dira bertan.
Hau da liburuaren sinopsia: “Iritsi da galdera guztiei erantzuteko garaia, korapiloak askatzeko tenorea, misterioak argitzeko ordua; bihotz apurtuak osatzekoa. Martin Martina eta lagunek amona Xiska eta Ireltxuren laguntzarekin Kasilda barnetegik ihes egingo dute. Hil ala biziko misioa dute: maiatzaren lehenean Ama Lurrak eta Eguzkik urtero bezala elkar besarkatuko dute baina, munduan zabalduta dagoen txarkeria galaraztea lortzen ez badute, Lurra ez da berriz ere esnatuko eta lur gaineko izaki guztiak eta lurrazpiko Gauekoak desagertu egingo dira. Hain zuzen ere, Be-een talde sekretura bilduko dira gazteak; guztien lana beharrezkoa izango da Zesarren asmo zitalei aurre egin eta bi munduen arteko oreka berriz ere ezartzeko. Amaiera da hasiera…”.