Izen-ematea apirilaren 28ra arte
Maiatzaren 3an, Euskararen Transmisioari buruzko Mintegiaren 6.edizioa izango dugu.
Izen-ematea apirilaren 6tik 28ra egin ahal izango da.
Iaz bezala, goizeko 8:45ean hasi eta 14:45ean amaituko dugu. Ondorengo egitaraua izango dugu:
08:45 - 09:00: Akreditazioa eta dokumentazioa.
09:00 - 09:15: Ongi-etorria.
09:20 - 10:05: “Gazteek ez dakite euskara hizkuntza gutxitua dela”
Xabi Aizpurua Ugarte, UEMA.
10:10- 10:55: “Etorkinen integrazioa eta bertakoen egokitzapena”
Jon Maia, bertsolaria.
11:00 - 11:45: “Euskera, tresna eta aukera merkataritzan”
Estitxu Garai, EHU.
11:45 - 12:05: ATSEDENALDIA.
12:05 - 12:25: “Egian euskaraz bizi nahi dugulako”
Aitziber Gurutzeaga, BAGERA.
12:30 - 12:50: “Eskola eta familia elkarlanean euskara ikasteko”
Elizabeth Lema, Eibarko Arrateko Andra Mari ikastetxea.
12:55 - 13:15: “Eusle programa ikastetxearen esparruan aplikatua”
Juani Iriondo, Eibarko San Andres ikastetxea.
13:20- 13:40: “Gurasoei zuzendutako motibazio ekimena: bizia delako!”
Deñe Zabalo, Elgoibar Ikastolako Guraso Elkartea.
13:45 - 14:40: “MAHAINGURUA”: Xabi Aizpurua, Estitxu Garai, Aitziber Gurutzeaga, Jon Maia.
Dinamizatzailea: JAIME ALTUNA.
14:40 - 14:45: AGURRA
14:45: BAZKARIA
Mahainguruarekin emango diogu amaiera, eta urtero bezala elkarrekin bazkaltzera joango gara.
Behin betiko egitaraua, izena emateko informazioa eta jarraibideak http://etakitto.eus/proiektuak/transmisioari-buruzko-mintegia/izen-ematea-euskeraren-transmisio-mintegia estekan dauzkazue.