Euskarari buruzko bizipenak kontatzeko mahai-ingurua antolatu du AKEBAIk martitzenerako
2018/02/16
13:54
eta kitto!
Hamaika Berbaldi ekimenaren barruan, Eibarren AKEBAIk antolatutako hirugarren saioa datorren martitzenean izango da, 19:00etan, Portaleko areto nagusian. Oraingoan mahai-ingurua prestatu dute: “Nola aldatu diren gauzak, kamarada!” izenburuari jarraituta, hainbat belaunaldi ordezkatuko dituzten eibartarrek euskararen inguruan izandako bizipenak kontatuko dituzte. Horretarako, Serafin Basauri, Luis Alberto Aranberri “Amatiño”, Leire Narbaiza, Nerea Barruetabeña eta Beñat Laskurain gonbidatu dituzte eta moderatzailea, berriz, Jokin Bergara izango da. Guztien artean kontatuko dituzten bizipen eta gogoetek, Eibarren euskarak izan duen ibilbidea eta bilakaera hobeto irudikatu eta ulertzeko lagungarriak izango dira, zalantza barik.
Galderak aurretik egiteko aukera
Bestalde, mahaikideei gustura egiteko moduko galderaren bat izanez gero, aurretik egiteko aukera zabaldu dute antolatzaileek. Animatuz gero, sartu www.akebai.eus orrian eta hor aurkituko duzue zuek nahi duzuen tertuliakideari galdera egiteko lotura. Domekara arte jasoko dituzte galderak eta, ondoren, Jokin Bergara moderatzaileak mahai-inguruan egingo dizkie.