Euskaraz barra- barra eta Euskeraz Primeran! merkataritzan
Euskararen erabilera sustatzeko asmoz, Eibarren aspalditik ezaguna den Euskeraz Primeran! programari nazio mailako beste ekimen bat batu zaio: "Euskaraz barra- barra". Euskara erabiltzeko gaitasuna identifikatzeko marka bateratua sortu dute Jaurlaritza, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak. Eibarko establezimenduetan marka biak elkarbiziko dira.
Euskeraz Primeran!en kasuan, 2024ra begira mailaketa bat egingo da, eta gaur egungo oinarrizkoaz gain (beltza), zilarrezko eta urrezko markak ere izango ditugu, euskararen erabileraren araberakoak.
Datozen asteotan Ane Lizarralde, ...eta kitto! Euskara Elkarteko teknikaria arituko da establezimenduetan euskararen erabilera eta presentziari lotutako datu bilketa egiten eta marka bien inguruko xehetasunak ematen.