Euskaraz Bizi jaia zapatuan Iturburun

Euskaraz Bizi jaia zapatuan Iturburun
2014/06/06 00:00
eta kitto!

Bihar (zapatua, hilak 7) ospatuko dute Juan Antonio Mogel ikastolakoek Euskaraz Bizi jaia, egun osoan zehar Iturburun egingo dituzten proba eta bestelakoekin. Iturburura joateko autobus zerbitzua 08.00etan hasiko da (Ego-Gaiñetik eta Urkizutik) eta geroago igotzeko aukera ere egongo da, 11.00etan, 12.30etan eta 13.30etan Ego Gaiñetik irtengo diren autobusak hartuta. Bueltako autobusa, berriz, 18.30etan izango da. Olinpiada Txikia, bestalde, hurrengo asteburuan, ekainaren 14an egingo da.