Euskaraz primeran! kanpainarekin izango da ...eta kitto! Udako Aukeren Azokan
…eta kitto! Euskara Elkartea bihar hasiko den Udako Aukeren azokan izango da Euskeraz Primeran! egitasmoaren stand batekin. Stand horretan, jarduera komertzialetan, hau da, dendetan eta tabernetan euskararen erabilera sustatzen ahaleginduko dira, jarduera ludiko batzuen bidez.
Oraingo honetan, standera hurbiltzen direnek kristalezko ontzi batzuk koloretako harriekin bete beharko dituzte, parte-hartzaileek euskararekiko hartzen duten konpromisoaren arabera: urdina saltoki edo ostalaritza establezimendu batera joatean "lehen berba euskaraz" bada; laranja, "elkarrizketa euskaraz hastea" bada; eta arrosa "elkarrizketari euskaraz eusten bazaio".
Parte-hartzaileek kanpainako poltsa jasoko dute opari moduan, eta EMGIk emandako 100 euroko erosketa-bonuaren zozketan sartuko dira, azokako postuetan bertan erosketak egiteko. ...eta kitto!-ren mahaia Toribio Etxebarrian egongo da hiru egunetan, bihartik eguenera arte, Birjiñape zeharbidearen ondoan, 10:00etatik 12:00etara. Zozketa azken egunean egingo da, eguenean, 12:00etan, standean bertan.