Euskera eta kirolaren inguruko mahaingurua
2015/05/06
00:00
eta kitto!
Datorren maiatzaren 12an, martitzenean, kirol-arloan zeresana ematen diharduten kirolariak elkartuko ditu …eta kitto! Euskara Elkarteak, Illunabarrian programaren barruan: Alex Txikon, Ernesto Ezpeleta "Bihurri" eta Maite Maiorak euskera eta kirolaren inguruan jardungo dute berbetan, Ana Ramos ETB-ko kirol-kazetari eibartarraren gidaritzapean. Mahaingurua arratsaldeko 19.30etan izango da …eta kitto!-n.