Euskeraz online, zergatik ez?
2020/03/30
07:07
eta kitto!
Konfinamendu-egoerak hala behartuta, gure bizimodua aldatu eta egokitu beharrean gaude egunotan. Lehen modu batean egiten genituen hainbat gauza, beste batean egin behar ditugu orain. Baina horrek ez du esan nahi lehen egiten genituen gauza asko ezin ditugunik egin. Horixe da Berbetan mintzapraktikako programaren kasua. Euskera praktikatzea behar dutenak euskeraz egiteko ohitura dutenekin elkartzen dituen programako kideak ezin dira aurrez aurre elkartu, baina teknologiaz baliaturik online elkartzen dihardute.
Orain, ...eta kitto! Euskara Elkarteak herritar orori egiten die dei, euskera praktikatu beharra duenari eta zeregin horretan lagundu nahi duen euskaldunari. Elkarri laguntzeko gonbitea egiten dizue ...eta kitto!-k, euskerari laguntzeko modua ere badelako. Eman izena eta praktikatu euskera, egin berba euskeraz eta gozatu euskerarekin eta euskeraz, giro lasai eta atseginean, etxetik irten gabe.
Izena emateko bidali mezua hona: elkartea@etakitto.eus edo sakatu hemen