Euskeraren eguna eta Gabonak protagonista abenduko Txikitto aldizkarian
2019/12/19
09:46
eta kitto!
Egun hauetan, Gabonetako oporrak hartu aurretik, banatuko da Txikitto! hilabetekaria Eibarko ikastetxeetan. Horrela, datozen jai egunetan aldizkaria lasai irakurtzeko aukera izango dute gure herriko haurrek. Oraingoan, portada abenduaren 3an ospatu genuen Euskeraren egunari eskaini diogu. Euskeraren Eguna jai-giroan ospatu genuen eibartarrok. Goizean goiz ekin genion egunari. Ume zein helduek parte hartu zuten goizeko eta arratsaldeko lehen orduko dantzaldietan, eta arratsaldean, kalejira egin ondoren, euskeraren aldeko sareak osatu genituen Untzagan.
Bestalde, bete-beteta dator aurten ere gabon-jaietako agenda gure herrian. Dagoen aukera zabala kontsultatu ahal izango duzue ale honetan.
"Gure aitxitxa-amamekin berbetan atalean" Mari Tere Aretari elkarrizketa egin dio Aner De la Vega ilobak. Mari Tere Arrate-Balleko Mendigoiti baserrian jaio zen orain dela 86 urte. Aner ilobak 9 urte ditu eta amamari galdera interesgarriak egin dizkio elkarrizketa honetan.
Ikasleekin berriketan atalean Urkizuko eskolako ikasleak emakumeen kontrako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna lantzeko pare bat asteko proiektuan murgildu dira. Maila guztiek hartu dute parte, ekintza ezberdinak egin dituzte, eskolako txikienetatik hasita 6. mailara arte. Gaiak merezi duen interesarekin jardun dute guztiek, langile-langile.
Amaña ikastetxekoek "Tenghach," jolasa erakutsi digute. Amaña ikastetxean munduko herrialde eta
kultura ezberdinetako jolasak ikasten ari dira. Oraingoan Saharako honekin datozkigu:
https://www.youtube.com/watch?time_continue=16&v=EuSVKEDV1Wc&feature=emb_logo
Hori guztiaz gain, aurrekoetan bezala, ikastetxeetako berriak; kasleek egindako denborapasak, txisteak eta ipuina; ; liburuak… aurkituko duzue. Ziur gaude primeran pasatuko duzuela!
Txikitto! aldizkariko ale hau eta aurreko guztiak etakitto.eus-eko mediatekan dituzue eskuragai. Bideo guztiak lotura honetan: https://etakitto.eus/mediateka/bideoak