Euskeraren Eguna ospatzeko antolatu diren ekintzetan parte hartzeko deia egin dute
2019/12/02
13:53
eta kitto!
Bihar (abenduak 3) ospatuko da mundu mailan Euskeraren Eguna, baita Eibarren ere eta horren harira Eibarko Euskalgintzak eta Eibarren Akebaik antolatu duten egitarauan parte hartzera gonbidatu eta animatu nahi dituzte eibartar guztiak. Goizean goiz hasiko dugu eguna: 11:00etan, 15:00etan eta 15:30ean dantzaldiak egongo dira Untzagan, parte hartu nahi duten guztientzat. Antolatzaileen berbetan, “dantzari onak ez bazarete ez kezkatu, ondo pasatzea da garrantzitsuena”.
Arratsaldeko 17:15ean, berriz, kalejira egingo dugu, anbulatoriotik hasita Untzagaraino, eta han, harmailen aldean (euria egingo balu karpan), EUSKERAREN SAREA osatuko dugu eibartarrok, arratsaldeko 18:00etan. Antolatzaileek esandakoaren arabera, “horretarako, baina, ezinbestekoa da herritarron parte-hartzea. Horregatik egiten dizuegu dei abenduaren 3an denok Untzagara joan zaitezten”. Eta, horrekin batera, 19:00etan euskeraren ordenantza berrien aldeko udalbatzaren adierazpen publikoa egingo da, udaletxeko pleno aretoan.