Euskeraren olatua iritsi bitartean euskeraren aldeko mezuak jaso eta bilduko ditu Eibarko euskalgintzak
2020/05/20
17:48
eta kitto!
Euskeraren aldeko olatuak itxaron egin beharko du. Alarma-egoerarengatik ez balitz zapatuan, maiatzak 23, ailegatuko litzateke Eibarrera; izan ere, herriko euskalgintza osatzen duten taldeek (eskolak, euskaltegiak, …eta kitto!, hainbat elkarte, erakunde eta eragile) zapatu honetarako zuten aurreikusita Tantanez Tantan edo “Gantxilaren Eguna” moduan ezagutzen dena, baina, momentuz, ezingo da egin. Antolatzaileei urtearen barruan egitea gustatuko litzaieke, “udazkenean adibidez, baina ikusi egin beharko da egoerak uzten duen ala ez”.
Gantxilla eskuz esku Urkizutik Untzagara ezin denez eraman, Eibarko euskalgintzak mezu hau dauka herritarrentzat: “Jantzi kamiseta urdina eta koadrodun zapia, eta bidali zuen elkartasun-mezuak bideoz elkartea@etakitto.eus helbidera. Adibide moduan esaldi batzuk prestatu ditugu, baina asmatu ere egin ditzakezue: Tantanez Tantan, gu ere euskeraz blai!, Gora euskeraren olatua! Aupa Eibar eta aupa euskera! Guk ere bat egiten dugu euskeraren olatuarekin, eta zuk? Eibarren euskeraz bizi nahi dugu! Tantanez Tantan eibartarrok euskeraz blai!".
"Olatua etorriko da berriro, indarberrituta, baina bitartean oihuka dezagun lau haizetara eibartarrok euskeraz bizi nahi dugula!”, azpimarratu dute Eibarko euskalgintzako ordezkariek.