Euskerari buruzko hamaika kontu interesgarri esan ziren AKEBAI-k antolatutako mahai-inguruan
2018/02/21
12:49
eta kitto!
Atzo arratsaldean euskarari buruzko gogoeta eta bizipen interesgarriak entzuteko aukera izan zen Portalean, “Nola aldatu diren gauzak, kamarada!” izenburuko mahai-inguruan. Serafin Basauri, Luis Alberto Aranberri “Amatiño”, Leire Narbaiza, Nerea Barruetabeña eta Beñat Laskurain, adin-tarte zabala ordezkatzen duten eibartarrek jardun zuten berbetan, Jokin Bergara moderatzaileak gidatuta. Saioa Hamaika Berbaldi ekimenaren barruan Eibarren AKEBAIk antolatuta egin zen. BARIXAKUAN BANATUKO DUGUN ALDIZKARIAN MAHAI-INGURUAN ESANDAKOAK LABURBILTZEN DUEN ERREPORTAJEA EMANGO DUGU ARGITARA. Bideo labur honetan atzoko saioak eman zituen uneetako bat daukazue.
https://youtu.be/wBu9Zt6059A
https://youtu.be/wBu9Zt6059A