Euskeraz Primeran! antzara-jokoarekin joango da ...eta kitto! udako merkealdien azokara
2021/07/20
11:29
eta kitto!
Euskararen erabilera sustatzea helburu duen Euskeraz Primeran! egitasmoa berriz ere kalera aterako du ...eta kitto! Euskara Elkarteak. Arduradunek diotenez, “helburua euskararen erabilera sustatzea da, bereziki kale giroan, hau da, merkataritza eta ostalaritza alorrean”, eta horretarako aukera bikaina izango dute bihar zabalduko den udako merkealdien azokan.
Kasu honetan, dendari, tabernari zein bezeroen jokabidea erabakiorra da. Izan ere, hasierako hitza euskaraz eginez ondorengo elkarrizketa guztia euskaraz izateko aukerak biderkatu egiten dira. Konpromiso txikia bada ere, erabileran aurrerapausu handiak ahalbideratzen dituen portaera da.
Antolatzaileen berbetan, “horixe izango da, hain zuzen ere, udako merkealdien azokan proposatuko duguna. Antzara-jokoa eramango dugu eta, Euskeraz Primeran!-eko irudia duten laukitxoan jausiz gero, euskarari lotutako konpromisoren bat hartzea proposatuko diegu jokatzera animatzen direnei: tabernetan euskaraz eskatzea, mezuak euskaraz bidaltzea, euskaraz irakurtzea...”. Konpromisoa hartzen dutenek, gainera, Euskeraz Primeran! erosketetarako poltsa eramango dute opari eta, parte hartzera animatzen diren guztiak, EMGI-k emandako 150 euroko erosketa-bonuaren zozketan hartuko dute parte. …eta kitto!-ren postua Toribio Etxebarria kalean egongo da hilaren bihar, etzi eta etzidamu, 10:00etatik 12:00etara, eta bonuaren zozketa barixaku eguerdian egingo da.