Euskeraz Primeran! bihar hasiko den neguko merkealdien azokan izango da
Martitzen, eguazten eta eguenean egingo da azoka Errebalen
2026/02/23
08:39
Maider Aranberri Sarasua
Bihar hasiko den merkealdien azokan izango da Euskeraz primeran! ekimena ...eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik. Ekimenaren helburua da dendari eta bezeroen arteko euskarazko harremanak sustatzea eta erosketak egitean ere euskara erabiltzera animatzea.
Horretarako, mahaia jarriko du ...eta kitto!k Errebalen, bihar hasita eguenera arte, 10:00etatik 12:00etara. Bertara hurbiltzen direnek dinamika erraz batean parte hartu ahal izango dute, eta trukean Euskeraz primeran!-eko poltsa jasoko dute. Gainera, parte-hartzaile guztiak Dendarien Elkarteak emandako 100 euroko Oparitu Eibar txartelaren zozketan sartuko dira. Zozketa azken egunean egingo da, eguenean, otsailaren 26an, 12:00etan, Errebalen bertan.