Euskeraz Primeran! merkealdien azokan

Urtero lez, Errebal Plazian egiten ari den neguko merkealdien azokan bere lekua du “Euskeraz Primeran” ekimenak.
Euskeraz Primeran! merkealdien azokan
2025/02/18 12:18
eta kitto!

Egitasmo honek, merkataritza zein ostalaritzan euskararen erabilera handitzea bilatzen du.

Gaurtik hasita eguenera, hiru egunez, jarriko du …eta kitto!-k ekimenaren stand-a erosketen testuinguruan euskararen erabilera sustatzeko. Egunotan mahaira hurbilduko direnek jolas erraz batean parte hartuko dute, guztien artean horma-irudi koloretsua osatuz. Parte hartuko duten guztiek jasoko dute Euskeraz Primeran!-eko poltsa eta, gainera, EMGIk emandako 100 euroko erosketa-txartela irabazteko aukera izango dute. Zozketa eguenean egingo da azokan bertan. Dendetan eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzea da Euskeraz Primeran! ekimenaren helburua eta urtean zehar hainbat ekintza antolatzen ditu; horien artean da merkealdien azoka, negukoa zein udakoa.