Euskeraz primeran! merkealdien azokan izango da bihartik aurrera

Erosketetan euskararen erabilera sustatzea helburu duen ekimena hiru egunez izango da Errebalen
Euskeraz primeran! merkealdien azokan izango da bihartik aurrera
2024/02/27 12:15
eta kitto!

Bihar hasi eta barixakurarte neguko merkealdien azoka hartuko du Errebal Plazak, eta bertan izango da, urtero moduan, Euskeraz primeran!. …eta kitto! Euskara Elkartearen ekimen honek erosketetan, bezero eta dendarien arteko elkarrizketetan, euskararen erabilera sustatzea du helburu. 10:30etik 12:30era jarriko du mahaia …eta kitto!-k eta bertara hurbiltzen direnek, euskararekin lotutako dinamika erraz batean parte-hartzearen truke, oparia jasoko dute. Horrez gainera, parte hartu dutenen artean Eibar Merkataritza Gune Irekiak emandako 100 euroko erosketa-txartela zozketatuko da barixakuan, merkealdien azokan bertan gastatzeko.