Euskotrenek Debarekiko loturak indartu ditu udarako

Euskotrenek udarako ordutegi berriak jarri ditu indarrean, kasu askotan hondartzak erreferentzia puntutzat hartuz
Euskotrenek Debarekiko loturak indartu ditu udarako
2024/07/09 10:40
eta kitto!

Uztailean sartzearekin bat, Euskotrenek udarako ordutegi berriak jarri ditu indarrean, kasu askotan hondartzak erreferentzia puntutzat hartuz. Hori dela-eta, Bilbo eta Donostia lotzen dituen ohiko lineatik aparte, Ermua eta Debaren arteko lotura areagotu egingo da hilabete hauetan, konexioak handiagotuz: gure herritik orduro pasatzen diren tren horietatik aparte, astegunetan goizeko 11:00etatik arratsaldeko 19:00ak arte, beste tren batzuk izango dituzte 41 eta 19 minutuko tarteetan (alternatiboki). Zapatu, domeka eta jaiegunetan frekuentzia berberari jarraitu diote arratsaldeko 20:00ak arte.

Informazio gehiagorako www.euskotren.eus web orrialdean kontsulta daiteke edo, bestela, 944 333 333 telefono zenbakira deitu.