Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du San Juan jaietan

Garraio publiko gehiago egongo da hilaren 20an, 21ean eta 23an
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du San Juan jaietan
2025/06/19 12:57
eta kitto!

Ermua eta Deba artean tren gehiago jarriko dute ekainaren 20an, 21ean eta 23an, San Juan jaiak direla eta. Hain zuzen ere, Eibar eta Ermua artean hiru egunetan indartuko dute zerbitzua, eta Bilbo eta Deba artean zapatutik domekarako gauean (21etik 22ra).

Euskotrenek trenez bidaiatuko duten pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko, APP ofizialean edo www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. Informazioa jaso dezakete, halaber, Euskotreneko langileak dituzten geltokietan eta 944 333 333 telefono-zenbakian.