Eva Alberdi: “Liburutegia leku segurua dela uste dugu, neurri guztiak ezarrita daude”
2020/09/15
11:56
eta kitto!
Eibarko Juan San Martin liburutegiak eten egin behar izan zuen martxoan aurrez aurreko zerbitzua, izurritea hasi zenean. Baina horrek ez du esan nahi bertako langileak geldirik egon direnik; beste gauza batzuk egiten eta lan egiteko modu berrietan buru-belarri murgilduta eman dituzte azken hilabeteak. Ekainean zabaldu zituzten berriro ateak, hori bai, COVID-19ari aurre egiteko ezarritako neurri zorrotzekin. Orain, irailean, normaltasunera heltzeko bidean daude. Eva Alberdi Liburutegiko arduradunarekin hitz egiteko aukera izan dugu.
Zelan eragin dio pandemiak liburutegiari? Lan egiteko eta zerbitzua ulertzeko modu berriak ekarri ditu?
Konfinamenduak erabat aldatu zuen gure lana; aurrez aurreko zerbitzuak ezinezkoak izanda, Interneten bidez egin zitezkeen zerbitzuetan jarri genuen arreta. Horrela, sare sozialei bultzakada eman genien eta Facebook, Twitter, Instagram eta Youtube izan ziren laneko tresna nagusienak. Denbora asko eman genuen Interneten zeuden aisialdirako eta irakurketa sustatzeko baliabideak hautatzen eta haien zabalkundea egiten. Bestalde, ume eta gazteei zuzendutako bloga sortzeko aprobetxatu dugu, umeentzako eta gazteentzako interesgarria izan daitekeen informazio guztia biltzeko gune zehatza edukitzeko beharra ikusi baikenuen pandemia hasi zenean. Informazio larregi heltzen zen leku guztietatik, eta horrek kontrako efektua sortzen zuen. Beraz, informazio hori hautatu eta leku bakar batean eskaintzea interesgarri ikusi genuen, esate baterako, etxeko lanak egiteko loturak, Internet bidez eskaintzen diren doako baliabideak…
Igarri duzue jende gutxiago doala liburutegira?
Erabiltzaile kopuruak behera egin du, jakina. Egia da udan beti jaisten dela, baina aurten askoz nabarmenagoa izan da. Kontuan izan behar da zabaldu genuenean ezin zirela zerbitzu guztiak eman (esate baterako, prentsa- eta ordenagailu-zerbitzuak; gainera, irakurketa ezin zen gure geletan egin, hau da, bakarrik mailegu-zerbitzua genuen martxan). Apurka-apurka zerbitzuak gehitzen joan gara, baina jende askok horiek erabiltzeko beldurra duela somatzen dugu.
Alde onik atera diozue bizi dugun egoerari?
Alde onei dagokienez, liburutegian xahuketa edo expurgoa egiteko aprobetxatu dugu eta baita liburutegia margotzeko eta txukuntzeko ere. Besterik, egia esan, ez asko. Lan egitea zailagoa da orain, COVID-19aren kontrako neurriak denbora guztian izan behar ditugulako buruan. Horrek asko zailtzen du lana: jardueretako aforoak, garbitasuna, kontrola…
Pandemia hasi zenetik jendeak gehiago irakurtzen du? Ohitura berriak sortu dira?
eLiburutegiaren, hau da, mailegu digitalaren erabilera nabarmen igo da garai honetan. Dei asko jaso ditugu konfinamenduan zerbitzu hau erabiltzeko behar zena eskatzen. Ekainaz geroztik, berriz zabaldu denetik, beste urteekin alderatuta jende gutxiago ibili da, baina espero dugu irailetik aurrera pixkanaka betiko martxa berreskuratzea. Jende asko irakurketa digitalera pasatu dela ikusten dugu.
Berritasunik eskainiko duzue ikasturte honetan?
Irakurketa-klubak birtualki egiten ere saiatu ginen eta esperientzia horretatik asko ikasi dugu. Aurten irakurketa-klubak aurrez-aurre egitea da gure asmoa, baina modu birtualera pasatu behar badira, ziur aski aurrekoan baino hobeto irtengo dira. Adibidez, konfinamenduan sarean bi lehiaketa jarri genituen martxan, umeentzako eta helduentzako, eta oso pozik gaude izan zuten harrerarekin. Irakurketa sustatzeko beste modu bat izan daitekeela ikasi dugu.
Zein da liburutegian jarraitu beharreko protokoloa?
Liburutegiko geletara sartzen direnek eskuak garbitu behar dituzte urarekin eta xaboiarekin edo gel hidroalkoholikoarekin, eta maskara jantzi behar dute. Bestalde, euren artean 1,5 metroko segurtasun-distantzia errespetatu beharko da, eta ez dira mugituko irakurketa- eta ikasketa-postuetako aulkiak. Era horretan bermatuko da gainerako erabiltzaileekiko segurtasun-distantzia. Irakurketa-postu bakoitza erabiltzaileek eurek desinfektatu beharko dute erabili aurretik. Areto-okupazioak ez du gaindituko baimendutako edukieraren %60. Okupazio-muga hori aplikatuko da liburutegian kultura-jarduerak egiteko orduan ere.
Materialari dagokionez, nolako neurriak bete behar dira?
Erabiltzaileek itzulitako materialak gutxienez astebetez erretiratu behar dira. Liburutegietan erabilera publikorako dauden baliabide teknologikoak erabili ahal izango dira, bai eta sarbide publikoko online katalogoak eta automailegua ere. Ekipoak erabiltzaileek eurek desinfektatu beharko dituzte erabili ondoren.
Jendeak jarraitu dezake lasaitasun osoz joaten?
Gure ustetan jendeak bizitzen jarraitu behar du. Ezin dugu dena eten, dena gelditu, birus horrengatik. Hori bai, ezartzen diren segurtasun-neurri guztiak errespetatuz. Gure zerbitzuaren kasuan, neurri guztiak ezarrita daude, beraz, leku segurua dela pentsatzen dugu.
Irakurketa-taldeetako izen-emateak zabalik dituzue…
Bai, jakina. Irailean zabaltzen ditugu urtero. Eta aurten, zergatik ez? Oraindik denbora dago eskaintzen ditugun jardueretan izena emateko.
Umeendako ipuin-kontaketak egongo dira aurten?
Ikasturte honetan gure jarduera guztiak aurrera eramaten saiatuko gara, gaur egun hartu behar diren neurriak kontuan hartuta: irakurketa-klubak, poesia-emanaldiak, umeentzako tailerrak (titere laborategia), zapatuko ipuina, erakusketak (bullyinga lantzekoa adibidez), erabiltzaileen formakuntza...