Exfibar 2025 LVI. seilu erakusketa ikusi daiteke Portalean

Arrate Filatelia Elkarteak antolatzen duen erakusketak ordutegi berezia dauka.
2025/11/24 18:03
eta kitto!

Atzo (domeka, azaroak 23) zabaldu zuten Exfibar 2025 - LVI. Seilu erakusketa Portalean. Aurtengo gai nagusia Eibarko Filatelia eta Musika Banda da (Eibarko Bandaren 141. urteurrena dela eta), eta kaleratu duten  katalogoak ere Eibarko Musika Bandaren ibilbide historikoa jasotzen du, sorreratik gaur arte. Erakusketaren harira urtero sortzen duten posta-marka berezia ere Musika Bandari eskaini diote.
Arrate Filatelia Elkarteak antolatzen duen erakusketa azaroaren 29ra arte egongo da ikusgai, eta ordutegi berezia dauka: gaurtik barixakura bitartean 18:00etatik 20:00etara joan daiteke ikustera, eta zapatuan (azken eguna) 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:00etara zabalduko dute.

Argazkiak: Eibarko Udala.