Ez da Ibilaldirako txartelik geratzen eta bost autobusak Toribio Etxebarriatik irtengo dira

Ez da Ibilaldirako txartelik geratzen eta bost autobusak Toribio Etxebarriatik irtengo dira
2013/05/20 00:00
eta kitto!

Datorren domekan (maiatzak 26) Portugaleten ospatuko den Ibilaldira joateko ...eta kitto! Euskara Elkarteak eta J.A. Mogel Ikastolako gurasoen elkarteak antolatutako bost autobusak bete egin dira eta ez dute txartel gehiago salgai ipiniko, autobus gehiago antolatzeko asmorik ez dutelako. Bestalde, jendea autobusetara igotzea erosoagoa izateko eta autobusen irteera erraztearren, Toribio Etxebarria kaletik irtengo dira (eta ez hasieran aurreikusita zegoen moduan Ego Gainetik). Eibartik 09.30etan irten eta buelta 19.30etan izango da.