Ezin da bariantetik Estaziñorako sarbidea erabili

Ezin da bariantetik Estaziñorako sarbidea erabili
2012/05/07 00:00
eta kitto!

Gaurtik hasita eta hilaren 28ra arte, Estaziño kaleko tren geltokiko beharrak direla-eta, ezin izango da bariantetik irten eta Estaziño kalera sartzeko errepidea erabili, itxita egongo delako. Tren geltokiko beharren arduraduna den Euskal Trenbide Sareak enpresako ordezkariek aldez aurretik barkamena eskatzen die herritarrei, beharrekin lotuta jasan beharko dituzten eragozpenengatik.