F Ligako SD Eibar balio handiko puntu batekin itzuli da Alfredo Di Stefano zelaitik
F Ligako bigarren jardunaldia jokatu zuen atzo SD Eibar-en. Partidu zaila zuen aurretik, Real Madrili egin behar ziolako bisita, baina eibartarrek lehen jardunaldian erakutsitako irudi ona azaldu zuten eta puntu batekin itzuli ziren 0-0 berdindu ondoren.
Madrilgo izarrek ez zituzten eibartarrak liluratu eta armaginek oso ondo eutsi zieten etxekoek izan zituzten aukera anitzei (29 jaurtiketa egin zituzten madrildarrek, bakarra eibartarrek). Zentzu horretan, aipatzekoa da Bayern München taldetik lagata etorri den Anna Wellmann atezainak egindako lana, zortzi geldiketekin.
Berdinketa horrekin, Eibarrek lau puntu ditu orain eta sailkapeneko bosgarren postuan dago, Real Madrilekin berdinduta. Hurrengo partidan Badalona Women taldea jasoko du Ipuruan, irailaren 13an, 19:30ean.