F Ligako SD Eibarko emakumezkoen taldeak astebete izango du jai

Hilaren 7an ekingo diete berriro entrenamenduei, euren selekzioen deialdietan izango diren lau jokalariak kenduta
F Ligako SD Eibarko emakumezkoen taldeak astebete izango du jai
2025/04/01 12:22
eta kitto!

SD Eibarko emakumezkoen lehen taldea apirilaren 7an bueltatuko da entrenamenduetara. Lortutako azken emaitza onei esker, azkeneko FIFA geldialdi honetan Yerai Martinen taldeak merezitako atsedenaldia izango du. Emakumezkoen lehen taldeak FIFAren azken geldialdia aste honetan, sei partidutako azken txanpa jokatu aurretik, denboraldi borobila baino askoz ere borobilagoa ixteko. Levanteren aurka Buñolen lortutako garaipenaren ostean, atsedena hartuko du datorren astelehenera arte. Apirilaren 7an ekingo diete berriro entrenamenduei, euren selekzioen deialdietan izango diren lau jokalariak kenduta.

Datorren astean Eibarrek Real Madrid CF hartuko du Ipuruan. Partidu zaila izango da, baina bolada onarekin jarraitzen saiatuko dira. Talde merengeari harrera egin ostean, Yerai Martinen taldea oso gertu joango da Aste Santuan, Zubietara, Realaren aurka jokatzeko, denboraldiko azken derbian. Partidua Ostiral Santuan jokatuko da, 12:00etan.