Familia berbalagunek arratsaldepasa ederra igaro zuten pizza-tailerrean
Joan den astean elkartu ziren ...eta kitto!-n gertuko produktuekin pizzak egiteko
2024/12/19
20:19
eta kitto!
Gurasoak Berbetan eta Ongietorri programetako familientzat pizza-tailerra antolatu zuen joan den astean …eta kitto! Euskara Elkarteak. “Ortutik ahora” elkarteko Sergiok gidatu zuen saioa eta bertoko produktuak erabiliz pizza osasungarriak egin zituzten. Orain, gabon-sasoian, etena egingo dute bi egitasmoek, baina urtarriletik aurrera berriz ere ekingo diote urteari ekintza ugarirekin.