Familientzat sexualitate tailerra egingo da Andretxean

Familientzat sexualitate tailerra egingo da Andretxean
2026/04/29 12:57
Silbia Hernandez

Familiak eta sexualitatea, nola lagundu haur eta nerabeei izenburuko tailerra antolatu dute maiatzaren 7rako (eguena) AndretxeaSex sexu-aholkularitza zerbitzutik. Elebitan emango dute, 18:00etan Andretxean, eta jarduera irekia eta doakoa izango da. Antolatzaileek azaldu dutenez, “familientzako tailer espezifiko bat egingo da, etxeko sexualitateaz hitz egiteko tresnetan eta baliabideetan oinarritua. Ohiko zalantzak aztertuko dira, hala nola: noiz hasi gai horiek jorratzen, zer egin isiltasunaren edo arbuioaren aurrean, pornografiaren eragina, edo sare sozialen erabilerari lotutako erronkak. Ikuspegia praktikoa eta adiskidetzailea izango da, eta hainbat adinetara egokitutako jarraibideak eskainiko ditu”.