Eibarko Asanblada Antifaxista: "Gorakada erreakzionario eta faxista ematen ari da, eta horri aurre egiteko beharra ikusi dugu"

Faxismoaren Aurkako Eguna egingo da zapatuan Eibarren eta egun osoko egitaraua prestatu dute horretarako
2025/12/16 11:54
Ekhi Belar Errasti

Sortu berri den Eibarko Asanblada Antifaxistak antolatuta, Faxismoaren Aurkako Eguna egingo da abenduaren 20an. Hitzaldia, poteo-girotua, bazkaria, musika emanaldi akustikoa, umore bakarrizketa, kontzertuak eta dj-ak egongo dira egun guztian zehar.