Fernando Solana (argazkilaria): “Kalean jendeari ateratako argazkiek osatzen dute nire lehenengo banakako erakusketa”
2022/01/14
13:00
eta kitto!
Portalea jatetxean Fernando Solana eibartarraren “Kaleak” izenburuko argazki-bilduma dago ikusgai urtarrilaren 31ra arte. Eibarko Klub Deportiboko Argazki Taldeko kidea da Solana. Bere lehen banakako erakusketa da, eta ilusio handiarekin kontatu digu nola bizi duen esperientzia berri hori.
Zure lehenengo erakusketa ikus dezakegu egun hauetan Portalea jatetxean. Nola sortu zaizu aukera ?
2018an sartu nintzen Klub Deportiboko argazkilaritza-taldean, eta orain arte beti egon naiz lanean, baina "ezkutuan". Asko ikasi dut taldeko kideekin. Hilero muntatzen ditugu erakusketak Deporreko eta Portaleko tabernetan eta pauso hori emateko momentua zela esan zidaten. Etxean bilatzen hasi, eta erakusteko moduko serie bat baneukala ikusi nuen. Aukera izan dut eta oso pozik nago. Argazkiek paperean beste xarma bat daukate eta asko gustatu zait esperientzia.
Zenbat argazkik osatzen dute erakusketa eta zergatik aukeratu dituzu?
Kaleko argazkiak edo street photography estilokoak dira eta pandemia aurretik atera nituen Bilbon eta Donostian: jendea maskarilla gabe agertzen da, bizitza normala egiten. Momentu honetan horrelako irudiek nostalgia edo poza ematen dute, aurreko bizitza hori geroz eta hurbilago dagoelako, nire ustez. Hamar argazki dira guztira. Jende arrunta agertzen da eguneroko gauzak egiten, baina xarma berezi bat daukate: pose bat, begirada bat, kolorea, konposizioa... Ez dira posatuak, lapurtutako irudiak baizik. Egia esan, ez da erraza izaten kaleko jendea dotore ateratzea. Errespetu handiarekin egindako argazkiak dira eta erakusketatik pasatu direnei asko gustatu zaizkie. Beraz, animatzen zaiztuztet etortzera eta zeuen iritzia ematera.
"Kaleko argazkilaritza" asko praktikatzen duzun estiloa da?
Street Photography kalean edo espazio publikoetan gertatzen diren eguneroko bizitzako eszenak kontatzeko helburua duen argazki-generoa da. Kaleko erreportaje moduko bat. Hiri handietan mugitzea asko gustatzen zait, oso jende desberdina dagoekako. Dena dela, orain bizi dugun egoerarekin, hau da, maskarillekin, ez dauka graziarik: urte batzuk barru oso interesgarriak izango dira, baina momentu honetan ez daukate xarma hori. Horretaz gain, asko gustatzen zaizkit paisaiak eta arkitekturako argazkiak. Apurka-apurka noa eta asko daukat ikasteko, nire kabuz eta Deporreko taldean.
Aspalditik datorkizu zaletasuna?
Beti eraman dut argazki-kamara soinean, baina orain dela zortzi urte kamara on bat erosi nuen eta geroz eta argazki zailagoak egiten hasi nintzen. Mundu bat ireki zitzaidan momentu hartan. Sare sozialek ere asko lagundu didate ikasketa-prozesu horretan. Zaletasun hau daukaten eibartarrek Klub Deportiboko Argazkilaritza taldearen ateak zabalik dituzte. Martitzenero biltzen gara, 19:00etan, Deporren. Jendea behar dugu, eta ea denon artean gauza politak egiten ditugun!